Irache Tanatorioa 1975. urtean inauguratu zen Iruñean. Hileta-zerbitzuetan tradizio handia duten lau familia elkartuz, Ardaiz, Azkona, Ortigosa eta Unzue. Nafarroako lehenbiziko tanatorioa izan zen
2000. urtetik aurrera, Irache Tanatorioak hitzarmenak sinatu zituen hileta zerbitzuen arloko beste profesional batzuekin, Nafarroa osora zabaltzeko.
Horrela sortu zen Irache Tanatorio Taldea, gaur egun hauek ere biltzen dituena: Bortzirietako “Maldaerreka” hileta-zerbitzua, Elizondoko “Baztan” hileta-zerbitzua, Sakanako “Berea” hileta-zerbitzua, Lizarrako “Vega” hileta-zerbitzua, Zangozako “Rocamador” tanatorioa, Erriberagoieneko “La Ribera” hileta-kudeaketak, Tafallako “Ciprés” tanatorioa, Tuterako “Santa Ana” tanatorioa eta Cortesko “Anais” tanatorioa. Bestalde, Nafarroako arlo horretako beste enpresa batzuekin batera egiten du lan.
Maite den norbait galdu ondoren, dena zaila eta maldan gora ikusten den unean, zuk eta egoerak merezi duzuen arreta eskainiko dizuten profesionalen laguntzari esker, heriotzak sortzen dituen premia guztiak konponduko dituen zerbitzua eskaintzen da
Ikus denak