Hileta-zerbitzuak

Hileta Zerbitzuak

Hileta Zerbitzuak


Ospitale, etxebizitza, egoitza eta, nola ez, askotariko aseguruak. Berdin da zer konpainiarekin kontratatu duzun heriotza poliza. Irachen aseguru etxe guztiekin egiten dugu lan, norbanakoekin ere aritzen garela ahaztu gabe. Gure helburua zerbitzu arin eta erosoa eskaintzea da, egunean 24 orduz.

Jasoko den zerbitzua aldez aurretik hautatzeko aukera dago, ordaintzeko modua kudeatuz. Zerbitzu guztien gaineko aholkuak eman eta aurrekontuak prestatzen ditugu (ehorzketa, errausketa, nazioarteko lekualdatzeak, etab.).

Eskelak

Eskelak


Eskelak bideratzen ditugu probintzia, nazio edota nazioarteko hedabideetan. Horrez gain, urteurren eskelak, eskela digitalak eta WhatsApp bidez zabaltzeko eskelak kudeatzen ditugu. Era berean, horma-irudi eta oroigarri anitz eskaintzen ditugu.

Loreak

Loreak


Koroa, zentro, sorta eta osagarri ugari eskaintzen ditugu, askotariko estilo, aurkezpen eta preziotan. Zuk hautaturiko loradendarekin egin dezakegu lan, inolako kosturik gaineratu gabe. Aholka zaitzakegu edota dena zure esku utzi. Zuk erabakiko duzu zein lore mota nahi duzun.

Agurren aretoa

Agurren aretoa


Agur zibil edo erlijiozkoak eskaintzen ditugu Nafarroa osoan, nahi duzun agurra emateko aukera izan dezazun.

  • Zuzeneko musika: Suskai taldearekin elkarlanerako hitzarmen esklusiboa dugu.
  • Edozein agur ekitaldi aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren giza eta teknika baliabideak jartzen ditugu zure eskura.
Hilkutxak eta errausketak

Hilkutxak eta errausketak


Bertako eta nazioarteko hilkutxen erakusketa zabalari esker, erraza izanen zaizu zure gustuko aukeraketa egitea. Eta maite duzun hori erraustu nahi baduzu, guk kudeatuko dugu.

Tanatopraxia teknikak

Tanatopraxia teknikak


Edozein kontserbazio teknika eskaintzeko gai gara gurekin lan egiten duten profesionalei esker:

  • Tanatopraxia
  • Tanatoestetika
  • Adi baterako kontserbazioak
  • Baltsamamendua

Hobetzeko eta bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko etengabeko eginahalean, Irache Beilatoki Taldeak urratsa eman du eskaintzen dituen hileta zerbitzuak berritu eta osatzeko, Estatu Batuetan, Bretainia Handian eta Frantzian ongi erroturiko kontserbazio teknikak erabiliz.

Tanatopraxiaren laguntzaz, gorpuaren aldi baterako kontserbazioa bermatzen dugu, ikusgai izanen den orduetan ahalik eta irudi naturalena mantentzea lortuz. Horrela, heriotzak ezinbestean dakarren narriadura fisikoa gutxitzea lortzen dugu; senide eta lagunek, hildakoa agurtzerako orduan, oroitzapenik onena gorde dezaten.

Hori aurrera eraman ahal izateko, tanatopraxia tekniketan eskarmentua duen profesional taldearekin egiten dugu lan. Taldea osatzen duten adituek espresuki titulaturik egoteaz gain, anatomia, prebentzio-medikuntza eta auzitegi medikuntzari buruzko ezagutza zabala dute. Guztiek egiten dutenaren gaineko lanbide sekretua gorde eta sinesmen eta ohitura guztienganako errespetu handia izan behar dute.

Informazio gehiago nahi izatekotan, zure esanetara gaude.

Lekualdatzeak

Lekualdatzeak


Luxuzko ibilgailu ugari ditugu nazio zein nazioarteko lekualdatzeak egin ahal izateko. Berdin da heriotza non gertatu den: gure gain hartuko dugu gorpua behar den lekura iristeko ardura.

Online doluminak

Online doluminak


Doluminak internet bidez bidaltzeko zerbitzua jarri dute abian Irache Beilatokiek. Hildakoen senide eta lagunek doluminak bidal ditzakete Irache Beilatokien webgunearen bitartez. Era berean, familiek doluminak jaso eta beilatokietako aretoetan, etxean edota interneterako sarbidea duen edozein lekutan erantzun ditzakete.


Gaur agurtuko dugu...

Abangoardiako hileta produktua

Abangoardiako hileta produktua


  • Hilkutxa ekologikoak: Irache taldeak ingurugiroa errespetatzen duen produktu ekologikoen sorta garatu du, errausketetan ere emisioak gutxituz.
  • Egur noblez egindako hilkutxak.
  • Askotariko errauts kutxatila ekologikoak eta diseinu ugari biltzen dituen katalogo zabala.
  • Pertsonaliza daitezkeen erlikia ontzi eta bitxiak, uneoro oroitzapenak zurekin eraman ditzazun.
  • DNA gordetzea
  • 3D teknologia bidez egindako bitxiak, maite duzun pertsonaren errautsekin.
Hilerriak

Hilerriak


Hilerriak kudeatzen dituen Nafarroako enpresa bakarra gara, urtean 365 egunez edonon zerbitzuak eskaintzen dituena. Nafarroako hilerri guztietan egiten dugu lan, dela hitzarmen bidez, Udal zein Udalbatzekin sinaturiko kontratuen bidez edota norbanakoek hala eskaturik: ehorzketak, hobitik ateratzeak, oroitarriak, gurutzeak, hilarriak, panteoiak eraiki eta garbitzea, hilerrien mantentze lanak eta garbiketa, handitze lanak, horma-hobiak eraikitzea...

  • Panteoien mantentze lanak.
  • Hilarriak.
  • Marmol eta bestelako materialekin egindako lan bereziak.
  • Adituak ehorzketa lanetan, hilerrien itxieran, horretarako beharrezkoak diren izapide oro kudeatuz.

Kudeatutako hilerriak
  • Abaigar
  • Abárzuza
  • Aberin
  • Abínzano
  • Acedo
  • Adiós
  • Agorreta
  • Aizoáin
  • Akerreta
  • Alkotz
  • Alloz
  • Altsasu
  • Alzorriz
  • Amillano
  • Ancín
  • Añezcar
  • Aoiz
  • Aramendia
  • Aranarache
  • Arandigoyen
  • Aras
  • Arbizu
  • Arellano
  • Arguiñano
  • Ariz(del valle de Iza)
  • Arizala
  • Arizaleta
  • Arlegui
  • Armañanzas
  • Arraitz
  • Arre
  • Artaiz
  • Artavia
  • Artaza
  • Arteaga
  • Artica
  • Artieda
  • Arzoz
  • Asarta
  • Auza
  • Ayegui
  • Azagra
  • Azcarate
  • Azcona
  • Azoz
  • Azuelo
  • Ballariáin
  • Barbarin
  • Bargota
  • Baríndano
  • Bearin
  • Bera
  • Berbinzana
  • Beriain
  • Berrioplano
  • Berriosuso
  • Berriozar
  • Bidaurreta
  • Biurrun
  • Burgui
  • Burlada
  • Cadreita
  • Caseda. Celigüeta
  • Cemborain
  • Cildoz
  • Cizur Menor
  • Cortes
  • Desojo
  • Ecala
  • Eguiarreta
  • El Busto
  • Elcarte
  • Elizondo
  • Elorz
  • Eltzaburu
  • Eratsun
  • Eraul
  • Errea
  • Eskirotz de Esteribar
  • Eslava
  • Esparza de Galar
  • Espronceda
  • Esquiroz de Galar
  • Etella
  • Estenoz
  • Etayo
  • Etxauri
  • Eugi
  • Eulz
  • Eusa
  • Exkurra
  • Ezcaroz
  • Gaintza
  • Galbarra
  • Galdeano
  • Gallipienzo
  • Ganuza
  • Garisoain
  • Garrués
  • Gastiáin
  • Gollano
  • Guendulaín
  • Grocin
  • Guembe
  • Ibiricu de Yerri
  • Idocin
  • Idoi
  • Igúzquiza
  • Ilarraz
  • Ilurdoz
  • Imarcoain
  • Intza-Araitz
  • Iraitzoz
  • Iribas
  • Irotz
  • Irujo
  • Iruñela
  • Irure
  • Irurre
  • Irurtzun
  • Isaba
  • Iturgoyen
  • Izco Izurzu
  • Labeaga
  • Lacar
  • Lakuntza
  • Larragueta
  • Larraintzar
  • Larraona
  • Larrasoaña
  • Larrion
  • Lazagurría
  • Legaria
  • Lecaun
  • Leitza
  • Lekunberri
  • Leranotz
  • Lerate
  • Lerga
  • Lerín
  • Lesaka
  • Liédena
  • Lorca
  • Los Arcos
  • Loza
  • Luquin
  • Maquirriain
  • Marañón
  • Mendaza
  • Mendilibarri
  • Metauten
  • Mirafuentes
  • Monreal
  • Morentin
  • Mues
  • Muez
  • Muneta
  • Muniain de Guesalaz
  • Muniain de la Solana
  • Murieta
  • Murillo de Yerri
  • Murugarren
  • Muzqui Narcue
  • Najurieta
  • Nazar
  • Oco
  • Olaz-Subiza
  • Olejua
  • Olite
  • Olloqui
  • Olza
  • Orbiso (Álava)
  • Orcoyen
  • Oricáin
  • Orrio
  • Osteritz
  • Oteiza de Berriplano
  • Oteiza de la solana
  • Otiñano
  • Otsagabia
  • Piedramillera
  • Pueyo
  • Riezu
  • Roncal
  • Saldias
  • Salinas de Ibargoiti
  • Sangüesa
  • San Martin de Amescoa
  • Sansol
  • Santa Cruz de Campezo (Alava)
  • Santesteban-Doneztebe
  • Sarasa
  • Sengáriz
  • Sesma
  • Setoáin
  • Solchaga
  • Sorauren
  • Sorlada
  • Subiza
  • Sunbilla
  • Torralba del Río
  • Torres de Elorz
  • Torres del Río
  • Ubago
  • Ucar
  • Udabe-Beramendi
  • Ugar
  • Uitzi
  • Ulibarri
  • Unanu de Ergoiena
  • Unciti
  • Urroz-Villa
  • Urtasun
  • Urzainqui
  • Usetxi
  • Vesolla. Viguria
  • Vidaurre
  • Villamayor de Monjardín
  • Villanueva de Yerri
  • Villatuerta
  • Viloria
  • Zabal
  • Zabalza de Ibargoiti
  • Zabaleta
  • Zoroquiain
  • Zuasti
  • Zufía
  • Zúñiga
  • Zuriáin
  • Zurucuáin

Hemen ere egiten dugu lan
  • Andosilla
  • Arbeiza
  • Arazuri
  • Artajo
  • Astrain
  • Baquedano
  • Barasoain
  • Betelu
  • Dicastillo
  • Elgorriaga Errazquin
  • Ecay de Lónguida
  • Echávarri
  • Etxaleku
  • Falces
  • Garinoain
  • Huarte-Pamplona
  • Igantzi
  • Larraga
  • Lodosa
  • Mélida
  • Milagro
  • Murillo el Fruto
  • Muru Astrain
  • Olazagutia/Olazti
  • Pamplona
  • Paternain
  • Sarries
  • Tafalla
  • Undiano
  • Villafranca
  • Villava
  • Zubielqui
  • Zubiri
Errausketak

Errausketak


Tuteran dugu, pribatua izateaz gain, beilatoki instalazioak dituen Nafarroako errausketa labe bakarra. Zerbitzu guztiak leku berean eskaintzen ahal dizkizugu, ordutegi malguenarekin, errausketa familiak hautatu bezala egin ahal izateko. Horrez gain, Lizarrako errausketa labearen kudeaketa ere gure esku dago, bezeroaren hautuaren arabera, goizez edo arratsaldez.

Errautsen nazio zein nazioarteko lekualdatzea ere eskaintzen dugu.


San Juan de Dios Klinikako profesionalik onenekin.

Harria lantzen dugu haien omenez

Harria lantzen dugu haien omenez


Zerbitzu osoa eskaintze bidean, Irache Beilatoki Taldeak material ugari eskaintzen ditu bere egoitza guztietan: harriak, granitoak, etab., panteoi, hilarri, oroitarri, hilobi eta gurutzeetarako. Horrez gain, mantentze lanak eta garbiketa ere eskaintzen ditugu.

Informazio gehiago

Gure zerbitzu guztien gaineko informazioa nahi baduzu, deitu ezazu 948 19 70 70 telefonora

Kontaktua

Sarean