Irache Tanatorioak

Tanatorio Irache


Kontaktua

Kanpotik

Beilatokiaren funtzionamendua hobetu egin da erabiltzaile – zerbitzu aldebiko hartu emanean; betiere, erabilerari dagozkion tekniken berriztapena lehenetsiz. Aurrealde aireztatuak, kanpo irudi erabat berritua ekartzeaz gain, energia aurrezteko irizpideekin bat datorren isolamendua eskaintzen du. Eraikinaren instalazio berriak irizpide horiei jarraiki diseinatuak izan dira, bere kudeaketa eta erabilera errazteko, kontrol eta integrazio sistemak bateratuz.

Barrutik

Barruko irizpide estetikoa honakoa izan da: beilatokiak familiendako gune epel, eroso eta argitsua izan behar du agurraren momentu latzean. Horrek guztiak egurra, zeramika, paramentuak eta argia era koordinatuan erabiltzera eraman gaitu. Egurrezko saretak dira proiektuaren barne irudiaren lotura, leuntasunez, heriotzaren gizarte alderdia intimitaterako tarteekin uztartuz.

Barnealde epel, lasai eta argitsuak inguru erabat erosoa eskaintzen die senide eta hurbilekoei agurraren tenorean.

Garai berriei egokituriko eraikina

40 urteko historia duen Irache beilatokiaren eraikina guztiz eraberritzea izan du helburu proiektuak, erabilgarritasunari zein itxurari begira, egokitu eta eguneratzeko.

Gune guztiak berrantolatu dira, sarbide eta mugikortasuna hobetzearekin batera. Beheko solairuan, harrera eta atari zabal batek erakusketa eta agurtze guneetara bide ematen du. Handik, barneko erpinarekin bat egiten duen triangelu itxurako eskailera berri batetik lehen solairura igo daiteke. Bertan, harrerarako gune zabal bat igarota, tumuludun zazpi geletara sartzeko aukera dago.

Barneko programak eragina du kanpoko aldean ere, eraikin sendo batek aurrez aipaturiko dualtasuna jarraitzen baitu: beira handiek harrera-gune zabala eratzen dute, soiltasun eta irmotasunaren erakusgarri. Eraikinaren azala urratzen duten sareta horizontalek formaren protagonismoa bereganatu eta eguzkiaren aurreko babesa eskaintzen dute, argitasun eta intimitatearekin batera. Kalitatea zorrozki gainbegiratuz, 1.125m2-ren gaineko lanak hiru hilabete inguruan burutu dira. Helburua lortzeko ezinbestekoak izan dira planifikazio zehatza, taldelana eta jabe, eraikuntza enpresa, gremio eta eraikuntza lanen zuzendaritzaren inplikazioa.

58 beilatoki baino gehiago ditugu Nafarroan

Tanatorio eta beilatokiak Nafarroan

Nafarroan bilatu

Sarean