Hasiera > Zerbitzuak > Tanatopraxia
Etengabe hobetzeko eta bezeroei gero eta tratu hobea emateko grinak bultzatuta, Irache tanatorio taldeakk beste urrats bat eman du bere hileta-zerbitzuak Amerikako Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Frantzian oso hedatuta dagoen kontserbazio-teknikarekin modernizatu eta osatzeko orduan.
Tanatopraxiarekin gorpua aldi batez kontserbatzea bermatzen dugu. Horrela, gorpuak ahalik eta irudi naturalena izatea lortzen da jendeari erakusten zaion orduetan. Heriotzak berarekin duen degradazio fisikoa murrizten dugu hildakoaren familiakoek eta ingurukoek bere oroitzapenik onena izan dezaten hura agurtzeko unean.
Horretarako, tanatopraxiako tekniketan espezialistak diren profesionalez osatutako taldea dugu. Espezialitate horretarako berariazko titulazioaz gain, anatomiako, prebentziozko medikuntzako eta auzitegiko medikuntzako ezagutza handiak dituzte. Denek dute euren jarduerei buruzko lanbide-sekretua gordetzeko eta sinismen eta ohitura guztiekiko begirunea izateko obligazioa.
Informazio gehiago nahi baduzu, zure esanetara gaituzu.

ERICH FROMMGizakia erabat jaio baino lehen hiltzen da beti
© Grupo Tanatorio Irache
Kontaktua
![]()
Tratu pertsonalizatua
eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan