[M] Go to Navigation Menu

[C] Skip to content

[I] Go to section index



 

Hasiera > Nor garen > Historia

Historia

Irache Tanatorioa Taldearekin erakunde profesional eta arina sortu da, hurbila erabiltzailearentzat eta pertsonei laguntzeko grina duena. Helburu nagusia hauxe du: herritarrak laguntza behar duen edozein tokitan, kalitatezko zerbitzu pertsonalizatua ematea, giza eta gauza baliabide egokiekin. Tratu pertsonalizatu hori, laguntza eta aholku-zerbitzua gau eta egun ematen da, urteko egun guzti-guztietan, Nafarroako Foru Komunitate osoan barreiatutako 50tik gora tanatorio eta beilategitan.

Bestetik, Irache Tanatorioa Taldeak lan hitzarmena sinatu du arloko beste zenbait enpresarekin, eta haiekin batera "Nafarroako hileta-zerbitzuen Elkartea" sortu du. Espainian "Panaset" Hileta-zerbitzuen Patronalaren kide da.

Handituz goaz..

2008. urtean, Irache Tanatorioa Taldeak Irache Tanatorioa inauguratu zuen Burlatan. Eraikin moderno batean dago, behar diren instalazio guztekin, aparkaleku, lorategi, kafetegi eta guzti, Arga ibaiaren bazterretan, Iruņari eta Iruņerri guztiari zerbitzua emateko.

2009. urtearen Hasieratik Irache Tanatorioa Taldeak tanatorio eta erraustegi zerbitzua eskaintzen du Tuteran. Errausteko zerbitzua urteko 365 egunetan erabil daiteke, gau eta egun.

Helburu da gurea: maite ditugunei azken agurra emateko ingurune goxoa eskaintzea eta familiei tramite burokratikoen zama kentzea halako une zailetan, Hasiera-hasieratik zerbitzu integrala emanez.

Irache Tanatorioa Taldeak hilerrien kudeaketa-zerbitzua eta garbiketa eta mantentze-lanak egiten ditu Nafarroako 250 udal eta kontzeju baino gehiagotan.

Bestalde, 2007. urtetik, Senda Fundazioaren bitartez, Irache Tanatorioa Taldeak dolurako laguntza zerbitzua dauka hurbileko norbait hil zaienentzat. Horretaz gain, profesionalen prestakuntzaz arduratzen da, baita herritarrei orientazio eta prestakuntza ikastaroak emateaz ere.

Historia

Gizakiak hona iristea bezalaxe jasan behar du hemendik alde egitea. Heldutasuna dena da

W. SHAKESPEARE


 

© Grupo Tanatorio Irache

Kontaktua

948 19 70 70

Tratu pertsonalizatua

eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan