[M] Go to Navigation Menu

[C] Skip to content

[I] Go to section index



 

Hasiera > Web orrialdea erabiltzeko arau orokorrak

Web orrialdea erabiltzeko arau orokorrak

Dokumentu honen bitartez erabiltzeko baldintzen berri ematen zaie web orrialdearen erabiltzaileei.

Eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak dokumentu honetako baldintzak erabat onartzen dituela.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web orrialde hau eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak legearen arabera, baldintza orokor hauen arabera, oro har onartutako moralaren eta ohitura onen arabera eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko.

Erabiltzaileak Irache Tanatorioari kalte-ordainak eman beharko dizkio web orrialde honen iruzurrezko edo asmo txarreko erabilerak edo baldintza orokor hauen eta/edo indarrean dagoen legearen urraketak eragindako kalte edo galerengatik.

Plataforma erabiltzeko baimena aldi baterako edo behin betiko eta aurretiko abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea du Irache Tanatorioak. Baldintza hauek, bere edukiak eta beraiekin zerikusia duten zerbitzuak aldatzeko eskubidea ere badu. Irache Tanatorioak noiznahi alda ditzake baldintza orokor hauek edo erabilera-baldintza berriak sartu.

Web orrialdea erabiltzeko nahitaezko baldintza gisa, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web orrialdea legez eta zintzotasunez erabiltzeko, onustearen printzipioak eta indarrean dagoen legea eta hirugarrenak errespetatuz.

Gainera, aipatutako zerbitzuetako edukien edo sistemen kalte edo aldaketak eragingo dituzten jarduketarik, birus informatikoak sartzea barne, ez egiteko eta, oro har, tanatorioaren kalterako jarduketarik ez egiteko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du publizitateari buruz, kontsumitzaile eta erabiltzaileei buruz, kontratazio-baldintza orokorrei buruz eta datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legeria eta indarrean dauden gainerako arauak betetzeko. Tanatorioa ez da izango erabiltzaileak aplikatu daitekeen legeren bat ez betetzearen erantzule.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Tanatorioari ematen dion informazio guztia egiazkoa eta benetakoa izan dadin.
Berak zuzenean sortutako edukiez bakar-bakarrik erantzungo du Tanatorioak.

Tanatorioa ez da inoiz izango, ez zeharka ez modu subsidiarioan, erabiltzaileak edo berarekin zerikusirik ez duten hirugarren pertsonek egindako eduki, iruzkin, iritzi edo doluminen erantzule.

Tanatorioa ez da izango, ez zeharka ez modu subsidiarioan, bere jatorria erabiltzailean edo hirugarren pertsonengan duen eduki, informazio, komunikazio, iritzi edo adierazpenen erantzule.

Erabiltzaileak ezin ditu sartu inolaz ere eduki erasotzaileak, legez kanpoko edo delituzko edukiak edo aplika daitezkeen lege edo arauak hausten dituztenak.

Tanatorioa ez da erantzule egingo web orrialdean sartzen diren zerbitzuak aldi batez erabilgarri ez egoteagatik zuzenean edo zeharka sortu daitezkeen balizko kalte edo galerengatik.

Tanatorioak ez du bermatzen erabiltzaileen sistema informatikoetan aldaketak eragin ditzaketen birus edo beste elementu batzuk ez daudenik web orrialdean.

Tanatorioa ez da izango zerbitzua erabiltzeak edo web gune hau erabili ezin izanak sortu ditzakeen kalte zuzen edo zeharkakoen erantzule. Ezta segurtasun-hutsegiteen edo sarbide-gakoak galtzeen ondorioz datuak edo onurak galtzearen, zerbitzurik gabe geratzearen eta hirugarren pertsonek informazioa kontsultatzearen erantzule ere.

Tanatorioak eskubidea du zigor-arloaren bidez jazartzeko honako baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileak.
Erabiltzaileak badaki tanatorioak datu pertsonalen fitxategi automatizatua duela orrialdea mantentzeko eta kudeatzeko helburuarekin. Datuen fitxategi automatizatua tanatorioaren erantzukizuna da eta bertan dauden datuak sekretupean gordetzeko konpromisoa hartzen du aplikatu daitekeen legeriaren arabera.

Tanatorioak konpromisoa hartzen du bere eskura dituen datu pertsonalak LOPD Datuak Babesteko Lege Organikoan eta garatzen duen araudian xedatutakoaren arabera tratatzeko.

Tanatorioa Espainiako legeriak arautuko du eta Iruñeko epaitegi eta auzitegien mende egongo da eta alderdi guztiek uko egingo diote bere barne-barrutiari.

Grupo Tanatorio Irache

 

« itzuli

 


 

© Grupo Tanatorio Irache

Kontaktua

948 19 70 70

Tratu pertsonalizatua

eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan